ZUMAIAKO UDALAK EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO BIGARREN EPEA IREKIKO DU DATORREN ASTELEHENEAN
Laguntza horien helburua da herritarren artean euskararen erabilera sustatu eta bultzatzea.
Diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, ikastaro trinkoak edo barnetegietakoak, aurrez aurrekoak edo autoikaskuntza eta internet bidez egindakoak.
Zumaiako Udalak jakinarazi du datorren astelehenean zabalduko dela euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko bigarren epea. Horiek horrela, urriaren 3tik 15era bitarte, interesdunek udako eta barnetegietako ikastaroentzat egin ahal izango dute eskaera.
Interesa duen orok, www.zumaia.eus webgunean izango du eskura eskaera orria, baita hau betetzeko beharrezkoak diren oinarrien eta dokumentazioaren inguruko informazio gehigarria ere. Era berean, Euskara Zerbitzuak jakinarazi du webgunean bertan eskuratu ahal izango dela hirugarren interesdunari alta emateko orria ere, eta hori betetzea ezinbestekoa izango da diru-laguntza eskuratzeko.
Laguntza horien bitartez Udalak helburu du herritarren artean euskararen erabilera indartu eta sustatzea, betiere euskara izan dadin Zumaiaren eta zumaiarren hizkuntza nagusia.
EUSKARA IKASTEKO DIRU LAGUNTZAK: Oinarriak 2016
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



