Flysch Trail lasterketa antolatzeko bilera irekia izango da astezken honetan, 18:00etan udaletxean
Kirol probaren inguruan interesa duen herritar oro dago gonbidatuta.
Hamahiru urtez Flysch kirol elkartea arduratu da Flysch Trail mendi lasterketaren antolaketaz, baina, arrazoi desberdinak medio, antolakuntzaren erreleboa Zumaiako Udalari ematea erabaki zuten iaz. Hori horrela, beharrezko informazio trukaketa egin ondotik, 2023ko Flysch Trail lasterketa Zumaiako Udalak antolatuko du. Urriaren 8an izango da XIV. edizioa.
Antolaketan egongo den aldaketa probestuta, Zumaiako Udalak kirol probaren inguruko hausnarketa egin nahi du herritarrekin batera, Flysch Trail mendi lasterketaren izaera, helburuak eta ezaugarriak zumaiar guztien artean zehaztu daitezen. Horretarako, kirol proba honetan interesa duten herritar guztiekin bilduko dira udal ordezkari eta teknikariak. Bilera asteazken honetan (ekainak 21) izango da, 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak 2023/11/03
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia 2023/10/16
- Zumaiako Udalaren esker mezua Flysch Trail lasterketa posible egin duten guztiei 2023/10/10
- Eskola-kiroleko denboraldi berria hastear da 2023/10/06