Garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du Udalak
Martxoak 16tik apirilak 12ra bitartean eman beharko da izena, udaletxean edo egoitza telematikoan.
Udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzua publfikatzeko prozesua abiatu zuen Zumaiako Udalak 2021eko ekainean. Azpikontratatuta zegoen enpresako langileak subrogazio bidez udal langile izatera pasa ziren irailean, eta orain, lan poltsa osatzeko deialdia zabaldu du Udalak.
Eskabide orria martxoaren 16tik apirilaren 12ra bitartean aurkeztu beharko da, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza telematikoan.
Lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak:
- Izaera laboraleko lanpostua
- Taldea/azpitaldea: E/Lanbide taldeak (30/1984 Legea eta EPOELTB)
- Eskala: Administrazio Berezia.
- Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
- Klasea: Ofizioetako langileak.
- Ordainsaria: % 100eko lanaldian arituz gero, urteko 23.778,79 euro gordinak. Bestelako lanaldietarako, proportzioa kalkulatuko da. Antzinatasuna, hala badagokio, aparte.
- Hizkuntza-eskakizuna: 1 nahitaezkoa.
- Derrigortasun data: 2021-06-24.
- Lanaldia: Lanaldia beharren arabera zehaztuko da, eta Udalak adosten dituen ordutegia eta egutegia izango ditu, lanpostuaren izaeraren eta behar espezifikoen arabera
> Oinarriak
> Eskabide orria
> Informazio guztia: Garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



