Gizarte langilea plaza behin betiko izaeraz betetzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko lehenengo probaren behin behineko puntuazioak ikusgai daude
Erreklamazioak jartzeko epea maiatzaren 28an amaituko da.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak, horien artean gizarte langilea kontratatzekoa. Langile bat kontratatzeaz gain, prozesutik lan-poltsa eratuko da.
Apirilaren 23an egin zuten hautagaiek lehenengo proba, eta dagoeneko ikusgai dauden behin behineko puntuazioak. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 28ra arte (hau barne).
> Informazio guztia: Gizarte langilea oposizio-lehiaketa bidez kontratazeko prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



