Gizarte langile plaza betetzeko prozesuko behin betiko emaitzak ikusgai
Behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, merezimenduak aurkezteko epea zabalduko da: ekainaren 20tik uztailaren 3ra egin beharko da (biak barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak, horien artean gizarte langilea kontratatzekoa. Langile bat kontratatzeaz gain, prozesutik lan-poltsa eratuko da.
Orain, prozesuaren barruan, behin betiko emaitzak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera merezimenduak aurkezteko epea zabalduko da: ekainaren 20tik uztailaren 3ra egin beharko da (biak barne).
> Informazio guztia: Gizarte langilea oposizio-lehiaketa bidez kontratazeko prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



