Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) sortzeko programa onartu du osoko bilkurak

2020/10/29

Aho batez onartu du osoko bilkurak ‘Zumaiako Udaleko giza baliabideak antolatu eta arrazionalizatzeko programa’. Antolaketa berriarekin herritarren arreta zerbitzu bateratua (HAZ) sortuko du Udalak.

Herritarren arreta zerbitzu bateratua osatzeko programa onartu dute urriko ohiko osoko bilkuran, herritarrei arreta zerbitzu integrala emateko. Tramitazio administratiboko funtzio batzuk ere egingo ditu, elkarren artean egindako lankidetza-hitzarmenen bidez.

Funtzionamendu berriarekin, orain arte udaleko sail desberdinetan banatuta zegoen arreta-zerbitzua. Antolaketa berriaren helburua arreta-zerbitzua behar berriei egokitzea, eta behar horiei erantzuteko tresna eraginkorragoa bilakatzea da. Hori dela eta, etorkizunean desagertu egingo dira udal sailen arreta-zerbitzuetan orain arte erabiltzen ziren moduak, eta “kudeaketa” eta “arreta” bereiziko dira aurrerantzean. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzua sortuko da. Zerbitzu horrek sail guztiekin eta guztientzat egingo du lan, eta hori izango da herritarrek Udalean izango duten ataria, herritarrengandik gertu egoteko.

Programa hau eta bere egokitzapen eta aldaketak onartu behar diren langileen lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa Osoko Bilkuran onartu eta gero, azaroaren 1ean sartuko da indarrean. 

Fatxaden birgaitzerako hobariak ere onartu ditu osoko bilkurak, San Jose 8 eta Otezuriren eraikinetarako. Halaber, urriaren 29an egindako ezohiko Tokiko Gobernu Batzordean Zumaiako Arritokieta kalea 8an hotel txiki bat eraikitzeko oinarrizko proiektuari onarpena eman zaio.