Hondakinak gaika sailkatzeko sistema berriak sor ditzakeen zalantzak argitzeko informazio saioen bigarren txanda

2017/12/26

Zumaian Oxford-Alondegian egingo da abenduaren 28an, euskaraz eta gaztelaniaz, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera

Urola Kostako Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak gaika biltzeko sistema berria datorren otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Horren harira, abendua hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu eta zalantzak zein kezkak argitzeko helburuarekin informazio saioak egiten ari dira udalerri guztietan. Saio horietan hainbat argibide emango ditugu: zerbitzu berriaren inguruko xehetasunak, hondakin organikoak eta errefusa biltzeko edukiontziak irekitzeko txartela (banaketa, nola erabili…), sistema berria jartzeko egutegia…

Saio informatiboen bigarren txanda abenduaren 28an izango da, Oxford-Alondegian , euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo ordutegian:

  • Abenduaren 28an, 9.30ean (euskaraz), 11.00etan (gaztelaniaz) eta 12.30ean (euskaraz).

Udal Elkarteak herritarrak animatu nahi ditu saioetan parte hartzera, “laburrak eta argigarriak” izango direlako.