Idazkari lanpostua betetzeko hautaketa prozesuaren baitako proben behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak
Proben emaitzak argitaratzearekin batera, erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu da, baita merituak alegatzeko eta egiaztagiriak aurkezteko epea ere.
Zumaiako Udalean hutsik geratu den Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa), bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesuaren baitan, nortasun probaren eta elkarrizketen behin behineko emaitzak argitartau ditu Udalak. Erreklamazioak aurkezteko epea ostiral honetan (urriak 7) amaituko da.
Merituak alegatzeko eta egiaztagiriak aurkezteko epea ere zabaldu da; lehiaketa aldiko merezimenduak urriaren 11 arte (hau barne) aurkeztu ahal izango dira.
>> NORTASUN PROBAK ETA ELKARRIZKETAREN BEHIN BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEAREN IREKIERA, ETA MERITUAK ALEGATZEKO ETA EGIAZTAGIRIAK AURKEZTEKO EPEAREN IREKIERA
>> Deialdiari buruzko informazio guztia: IDAZKARI LANPOSTUA (BIGARREN MAILAKOA) BITARTEKO FUNTZIONARIO BATEK BETETZEKO HAUTAKETA PROZESUA
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



