Idazkari postua betetzeko hautaketa prozesuaren baitan, behin betiko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak
Puntuazioak argitaratzearekin batera, erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu da, azaroaren 11ra arte (hau barne).
Zumaiako Udalean hutsik geratu den Idazkari lanpostua (bigarren mailakoa), bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesuaren baitan, merezimenduen behin betiko puntuazioak eta hautaketa prozesuaren behin betiko puntuazio totalak argitartau dira.
Puntuazio total handiena lortu duenak, hautaketa prozesua arautzen duten oinarrien hamargarren oinarrian jasotzen den dokumentazioa Zumaiako Udalean aurkezteko, 5 laneguneko epea irekitzen da, iragarkia iragarki taulan jarri, web orrian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azaroaren 11 arte (hau barne).
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



