Iganderako doako beste bi bisita gidatu programatu ditu Geoparkeak herritarrentzat

2021/02/12
Erreserbak Geoparkeko webgunean egin behar dira, kasu honetan, deskontu kode hau erabilita: otsailak14

Larunbaterako programatu diren bisitek izandako arrakasta ikusita, iganderako, otsailaren 14rako, Euskal Kostaldeko Geoparkeak doako beste bi bisita gidatu antolatu ditu, biak Zumaian: 10:15ean irteera geologikoa eta 11:30ean Flyscha, begirada batean bisita gidatua. Bisita bakoitzaren ezaugarriak Geoparkearen web orrian aurkitu daitezke.

Bisita horien bidez herritarrei aukera eman nahi zaie beren herrietako ondare geologiko, natural eta kulturala ulertzeko, mugikortasuna mugatuta egonik ere.

Erreserba Geoparkearen webgunean bertan egin behar da zuzenean, otsailak14 deskontu kodea erabiliz. Asteburu honetarako bisita gidatu bat erreserbatu baduzu, baina etorri ezin bazara, deitu zure Zumaiako Turismo Bulegora (943 14 33 96) abisua emateko.