Ikusgai daude udaleko administrarien hamar plaza egonkortzeko prozesuaren oinarriak
Hautaketa prozesuan izena-emateko epea iragarkia Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu ondoren zabalduko da.
Zumaiako Udaleko 2022, 2023 eta 2024ko lan eskaintza publikoetan jasota dauden administrarien hamar plaza oposizio-lehiaketa libre bidez behin-betikoz betetzeko deialdia martxan dago dagoeneko.
Deialdiaren xedea da udalaren egitura barruko askotariko sail eta arloetako administrariak behin betikoz betetzea. Zehazki, honako sailetan aritzeko administrariei zuzenduta dago deialdia: hirigintza, gizarte zerbitzuak, idazkaritza/alkatetza, diruzaintza/zerga bilketa, liburutegia, kultura, kontu hartzailetza, giza baliabideak/idazkaritza, udal administrazioa, eta Herritarren Arreta Zerbitzua.
Hautaketa prozesuak bi fase izango ditu.
- Lehenengoan, oposizio-aldian, gehienez ere 70 puntu eskuratu ahal izango dira. Horren barruan daude azterketa teorikoa, euskara proba eta ariketa praktikoa.
- Bigarrenean, lehiaketa-aldian, 30 puntu banatuko dituzte. Esperientzia, prestakuntza eta informatika arloko ezagutzak baloratzen dira, besteak beste.
Deialdian aurreikusitako plazak behin betiko izaeraz betetzeaz gain, hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaiekin lan-poltsa eratuko da. Lan-poltsa hori Zumaiako Udalak berak lanpostu berean edo antzeko funtzioak ditutzen lanpostuetan sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko da. Halaber, beste toki-entitateek ere erabili ahal izango dute, hautagaiek horretarako berariazko baimena eman badute.
Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Estatuko Boletin Ofizialean iragarkia argitaratzea da hurrengo pausoa. Orduan zabalduko da izen-ematea.
> Ikus oinarriak hemen
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuaren barruan, behin behineko merituak ikusgai 2025/05/27
- Maiatzaren 23an zabalduko da Zumaia, Azpeitia eta Getariako udaltzaingoaren EPE bateratuan izena emateko epea 2025/05/22
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuaren barruan, behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/05/20