Informatikako teknikari laguntzailearen eta kulturako teknikari laguntzailearen hautaketa prozesuen barruko merituen behin behineko balorazioak ikusgai
Egonkortze prozesuaren barrua kokatutako deialdiak dira biak ere. Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 16an (hau barne) itxiko da.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Oraingoan, informatikako teknikari laguntzailearen eta kultura teknikari laguntzailearen hautaketa prozesuetako behin behineko balorazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 16an (hau barne) itxiko da.
> Informatikako teknikari laguntzailea
> Kulturako teknikari laguntzailea
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



