Iñigo Alday eta Eduardo Aguirrek irabazi dute padel txapelketa
13 bikotek hartu dute parte txapelketan.
Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak padel txapelketa antolatu dute udara honetan. Ekaineko eta uztaileko asteburuetan jokatu dituzte partidak, larunbat eta igande goizetan, eta bikote bakoitzak hiru partida izan ditu gutxienez. Lehenengo postua Iñigo Alday eta Eduargo Aguirrek eskuratu dute; bigarren postua Unai Uranga eta Cosme Aguirrerentzat izan da; hirugarren postua Jose Luis Huertos eta Manu Adurizek lortu dute.
Erantzun bikaina izan du deialdiak: 26 pertsona aritu dira partidetan, binaka. Hori horrela, irailetik aurrera txapelketa gehiago antolatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



