Iñigo Alday eta Eduardo Aguirrek irabazi dute padel txapelketa, bigarren urtez jarraian
Erantzun bikaina izan du deialdiak: 40 pertsona aritu dira partidetan.
Zumaiako Udalak eta Kirol Patronatuak padel txapelketa antolatu dute bigarren urtez. Lehenengo postua Iñigo Alday eta Eduardo Aguirrek eskuratu dute; bigarren postua Ander Etxabe eta Jon Zubimendirentzat izan da; hirugarren postua Mikel Parra eta Unai Larrañagak lortu dute.
Erantzun bikaina izan du deialdiak: 40 pertsona aritu dira partidetan. Hori horrela, aurrerantzean ere txapelketa gehiago antolatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



