Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena

2023/07/04

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Iruñean gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die. Horrekin batera, bat egiten du Mugimendu Feministak gaur arratsalderako (asteartea) egindako elkarretaratze deialdiarekin.

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Iruñean gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Indarkeria sexistaren ondorioz urte honetan Euskal Herrian eraildako laugarren emakumea da. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Zumaiako Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin eta herritar guztiei dei egiten die bihar, uztailak 4, 19:30etan, Saregile plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.