Prest dago plazerari buruzko ihes-gela
12 urtetik gorako taldekako esperientzia da, eta partaideek zenbait erronka gainditu beharko dituzte 60 minututan gelatik ihes egin ahal izateko. Urriaren 2ra bitartean herriko gazteek izango dute txanda hartzeko lehentasuna; horretarako, Gaztegunera jo beharko dute.
Bonbillobekoa kaleko 6. atariaren ondoan ate deigarri bat dago aste honen hasieratik, eta inork ez daki barruan zehazki zer dagoen. ihes-gela berezi bat prestatu dute hainbat eragileren artean bertan, plazeraren inguruan hausnartzeko. Martxoa amaierara bitartean, asteazkenetik larunbatera egongo da atea zabalik, eta partehartzeko txanda hartu beharko da.
Partehartzaileak plazeraren inguruan hausnartzera gonbidatzen dituen jarduera pedagogiko eta ludiko moduan definitzen dute antolatzaileek. Scape room bezala ere ezagutzen den jarduera honetan, bi eta bost pertsona arteko taldetan erlojuaren kontra ariko dira; plazerarekin lotutako galderak eta erronkak gainditu beharko dituzte, 60 minutuan gelatik irtetea lortzeko helburuarekin.
Zer da? Zerk eragiten dit eta digu? Non plazaratzen dugu? Zentzumenek zein papera betetzen dute? Zein da plazerren plaza? Nora eraman gaitzake plazerak? Denbora edo espazioan neurtuko zenuke? Galdera, erronka, bizipen anitzak egongo dira baina oraingo honetan taldean elkartu, izen etorri PLAZerA ihes-gela pedagogikora eta egin aurre froga, enigma eta erronkei, oso adi egon beharko duzue, irtetea ez baita erraza izango!!!
PLAZerA ihes-gela jarduera, Sorginlore Gizarte Elkarteak eta Ikertze Kultur elkarteak antolatu dute, eXperientziak elkartea eta Ana Orozko arte zuzendariarekin batera, Zumaiako Udalarekin elkarlanean eta eLankidetza: Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesari esker.
Hartu txanda
12 urtetik gorako herritar guztiek sartu ahal izango dute PLAZerA ihes-gelan, baina beharrezkoa izango da aurrez txanda hartzea. Bi aukera egongo dira horretarako, eta, lehen astean, herriko gazteek izango dute lehentasuna:
- Irailaren 26tik urriaren 2ra: Gaztegunean eman beharko da izena (aste honetan Zumaiako gazteek izango dute lehentasuna)
- Urriaren 3tik aurrera: webgunetik hartu beharko da txanda
2024ko urriaren 3tik 2025eko martxoaren 29ra
Asteazkenetik larunbatera
Saioak
- Asteazken, ostegun eta ostiraletan: 16:30 | 18:00
- Larunbatetan: 10:30 | 12:00
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
Hezkuntza
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- 0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak 2025/02/27
- Zabalik dago Zumaian Musika, Dantza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua 2025/02/19
Herri hezitzailea
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Ludoteka eta Gaztegunea prest daude ikasturte berriari ekiteko 2025/09/03
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



