Itsas Kiroldegiaren egoera hobetzeko lanak hasi ditu Udalak

2022/09/29

62.000 euro erabiliko dira isolamendu termikoa hobetzeko.

Martxan dira Itsas Kiroldegian hobekuntza lanak. Isolamendu termikoa hobetzea izango dute helburu. Ate eta leiho berriak jartzeaz gain, terrazako zoruan tela asfalfikoa jarriko da, ur filtrazioak ekiditeko. Lanek 62.000 euroko aurrekontua dute.

Legealdian zehar Itsas Kirolegiarekin lotuta egiten diren hirugarren hobekuntza lanak dira hauek. Izan ere, aurretik Udalak fokuak ipini zituen pasealeku osoan zehar, neguan iluntzean entrenatzen duten bitartean piraguista eta arraunlariek urola ibaian argia izateko. Horrez gain, eraikinaren kanpoko jardina egokitu zen, urte luzez potzuak eta hezetasuna sortzen zuten arazoei amaiera emateko.