Itsaspeko mundua ezagutzeko aukera, urriaren 14an Aita Mari zinean

2021/10/07

Zumaiako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloaren 12. edizioaren baitan 13 labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira urriaren 14an. Gainera, Algorri Interpretazio Zentroan argazki erakusketa bisitatu ahal izango da urriaren 12tik 24ra.

Aurten, Zumaiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 12. edizioa ospatuko da. Ekimen honek aukera ezin hobea eskaintzen du planeta osoan zehar bidaia bat egiteko, itsas hondorik ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren arazoaren globaltasuna erakutsiz.

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa borondateak, kontzientziak eta talentu handia batzen dituen ekitaldia da. Gure planetarekiko sentsibilitate berezia transmititzeko eta zabaltzeko asmoz. Hori dela eta, ikuslearekin guztiz bat datorren lehiaketa da, eta itsaspeko irudiaren urteroko hitzordu honek sentiarazten dituen sentsazio pozgarriak partekatzen ditu.

Ekitaldi honekin itsaspeko bizitzaren inguruko ezagutza eta kontzientzia bultzatu nahi ditu Udalak.  Gainera, Agenda 2030 programaren helburuetako bati ekarpena egin nahi dio. Izan ere, 14. helburua da "Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrian erabiltzea, garapen jasangarriari begira". 

CINESUB Itsaspeko Nazioarteko Zine Zikloak 1975etik dihardu itsas hondoa ezagutzera ematen, ozeanoen edertasuna eta egungo arazoen berri planeta osoan zabaltzen. Zumaiak azken aldiz 2011an egin zen zikloa berreskuratuko du ekitaldi hauekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, CINESUBek 1994tik 1999ra, 2008tik 2011ra, eta 2020an egin zituen ekitaldiak Zumaian.

Proiekzioak

13 labur eta argazki proiekzio bat ikusi ahal izango dira urriaren 14an Aita Mari zinean, Aita Mari zinean, urriaren 15ean, 19:00etatik 20:30era. CIMASUB-ek Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honek "planeta osoan zehar bidaia bat egiteko aukera eskaintzen du, itsas hondo ikusgarrienak bisitatuz eta itsas kutsaduraren eta klima-aldaketaren arazoaren globaltasuna erakutsiz". Antolatzaileen esanetan, itsaspeko nazioarteko lehiaketa honetara aurkeztutako lanen kalitateak gora egiten du urtetik urtera, bai ikusmenari dagokionez, bai narrazioari dagokionez.

Emanaldirako gonbidapenak ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri turismo bulegoan, doan.

Argazki erakusketa

Ikus-entzunezkoen proiekzioaz gain, urriaren 12tik 24ra bitartean itsaspeko mundua biltzen duten argazkiekin osatutako erakusketa izango da Algorri Interpretazio Zentroan. CIMASUB lehiaketara aurkeztutako argazki onenak bildu dituzte, eta antolatzaileen esanetan "itsas hondo politenaz gozatzeko eta itsas-espezie arraro eta deigarrienak ezagutzeko" aukera paregabea eskaintzen du erakusketak.

Herriko haurrei zuzendutako ekitaldia

Herriko haurrek ere izango dute itsaspeko mundua ezagutzeko aukera. Urriaren 14 goizean, Zumaiako eskoletako 5. eta 6. mailako haurrek lau film labur ikusi eta urpeko munduko profesional batekin solasteko aukera izango dute. Ekimen honen helburua da aldaketa klimatikoa arintzen eta gure itsaso eta ozeanoak salbatzen laguntzea guztion esku dagoela ohartaraztea. Horretarako, egungo egoeraren arazoa eta konponbideak azalduko dituzte. "Ezagutzen ez dena ez da maite; horregatik, ahalegin guztia egiten dugu txikienengana iristeko", adierazi dute antolatzaileek.