Itzurunbideko edukiontzi-gunea Amaia plazara mugituko da datorren astean

2021/04/22

Datorren asteazkenean, apirilaren 28an, egingo da aldaketa. Itzurunbidea 1 1eko edukiontzi puntua erabiltzen duten bizilagunek txartela berkonfiguratu beharko dute.

Inguruko kaleen irisgarritasun arazoak konpontzeko, puntu bakar batean bateratuko dira bi edukiontzi guneak: Amaia plazan.

Itzurunbidea 1eko edukiontzi puntua erabiltzen duten bizilagunek txartela berriro konfiguratu beharko dute. Honako atariei eragingo die aldaketak: San Telmo kalea 11, Larretxo Auzunea 1-2-4, Juan Belmonte 3, Itzurunbidea 1-2-3-4-5 eta Itzurun 1-2-3 atariak.

Berkonfigurazioa egiteko, txartelarekin joan beharko dute Zumaiako udaletxera (Herritarren Arreta Zerbitzura), edukiontziak lekuz aldatu aurretik. Urola Kostako Udal Elkartean ere egin ahal izango da eskaera.

Zumaiako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua:

  • Foruen plaza 1, 20750 Zumaia (udaletxea)

  • 943 86 50 25

  • udala@zumaia.eus

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua:

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

  • Tel. 943 890808

  • hondakinak@urolakosta.eus