Hondakinen kudeaketaren inguruko mahaia, ekainaren 17an Zumaian
Hondakinen kudeaketaz herritarrek dituzten iritziak, proposamenak eta ekarpenak jaso nahi ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Zumaiako saioa ekainaren 17an izango da, 19:00etan Oxford aretoan.
Ikasturte amaierarekin batera, martxan jarri da Urola Kostako Hondakinen Mahai Irekia. Maila politiko eta teknikoan lanketa hasi ondoren, herritarren ekarpenak, zalantzak eta kezkak jasotzeko momentua da orain. Datorren urtean zerbitzuaren kudeaketarako kontratu berria esleituko da, eta, hobekuntzak egiteko iritziak jasotzea ezinbestekoa deritzo Urola Kostako Udal Elkarteak.
Horretarako, eskualdeko herri guztietan bilerak egingo dira ekainean zehar. Zumaiako saioa ekainaren 17an izango da, 19:00etan Oxford aretoan.
Bilera hauetan, egungo hondakin bilketa sistemaren datuak emango ditu Ion Arozena Eizagirre Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariak. Helburua da herritarrekin batera sistema hobetzeko neurriez hitz egitea. Horiek horrela, Urola Kostako Udal Elkarteak bilerara joateko deia egiten die herritar guztiei.

Albiste erlazionatuak
Hondakinak
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05



