Itzurunen ere bandera gorria, uraren kalitatea dela-eta
Santiago hondartzan eta errioan ere bainuak debekatuta egoten jarraitzen du, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik.
Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Itzurun eta Santiago hondartzetako uretan E. coli bakteriaren onartutako muga gainditu da. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein errioan.
Beste lagin baten emaitzen berri izango du laster Osasun Sailak, eta emaitzaren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiago eta Itzurun hondartzetako kantinak kudeatzeko proposamenak aurkez daitezke jada 2026/02/16
- Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak egiteko epea zabalik, otsailaren 5era are 2026/01/30
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03



