Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da maiatzaren 25etik 28ra, 09:00etatik 14:00etara
Mantentze lanak egingo dituzte tarte horretan, eta herrira sartzeko eta irteteko saihesbidea erabili beharko dute gidariek.
Axular ibiltokiko zati bat trafikoarentzat itxita egongo da datorren astean: Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea. Maiatzaren 25etik 28ra bitartean egongo da itxita (asteartetik ostiralera), 09:00etatik 14:00etara.
Tarte horietan, herrira sartzeko eta irteteko, saihesbidea erabili beharko dute gidariek. Narrondo aldetik datozenek, Txikierdiko biribilgunean gora jo beharko dute, saihesbidetik joan eta Zubiberriko (Estaziorako) biribilgunetik herrigunera sartzeko; Oikiatik datozenek Kanteragañean hartu beharko dute saihesbidea. Zumaiatik Narrondo edo Oikia aldera ateratzerako, aldiz, bide bera egin beharko da, baina alderantziz.
Trafikoa moztuta dagoen bitartean mantentze lanak egingo dituzte udal brigadako eta lorezaintza zerbitzuko langileek.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04