Jai Alai World Tour zesta punta txapelketa jokatuko da irailean zehar Zumaian

2019/09/02
Iraileko ostiral guztietan egongo dira zesta puntako partidak. Datorren asteazkenean, irailaren 4ean, goizeko 11:30ean Villa Luz etxean egingo da txapelketaren aurkezpena.

Zumaiako Kirol Elkartea eta Zumaiako Udalaren elkarlanari esker, Jai Alai World Tour zesta txapelketa zirkuituaren baitan zesta partidak egingo dira beste urte batez Zumaian ere.

Lehen bi saioetan final erdietara sailkatzeko partidak jokatuko dira:

  • Irailak 6, ostirala: Oiharan eta Minvill, Arbe eta Aimarren aurka.

  • Irailak 13, ostirala: Cosme Agirre zumaiarra eta Etxeto, Laduche eta Basque-ren aurka.

Partida horiek irabazten dituzten bikoteek finalerdiko saioan Egiguren eta Lopez zumaiarra, eta Goikoetxea zumaiarra eta Irastorza izango dituzte aurkari, irailaren 20ean jokatuko den finalerdiko saioan.

Final handia irailaren 27an jokatuko da.

Txapelketaren inguruko zehaztapen guztiak irailaren 4ean, asteazkenean, Villa Luz etxean egingo den agerraldian azalduko dira. 11:30ean izango da hitzordua.