Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuetako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez zenbait plaza egonkortzeko prozesuan murgilduta dago Zumaiako Udala. Prozesu horren barruan, lau lan eskaintzaren prozesuetako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak, eta autobaremazio probisionalak argitaratu ditu. 10 laneguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Martxoan lau plaza betetzeko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, eta, orain, prozesu horien barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak, eta autobaremazio probisionalak argitaratu ditu. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da ekainaren 7tik 20ra bitartean (biak barne).
-
Haur teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
-
Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)
-
Ludotekako hezitzaile 2 plaza (LEHIAKETA)
Egonkortze-prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat da, eta hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik osatuko.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



