Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuen barruan, merezimenduak egiaztatzeko epea zabalik
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez zenbait plaza egonkortzeko prozesuan murgilduta dago Zumaiako Udala. Prozesu horren barruan, jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuko zenbait hautagaientzako merezimenduak egiaztatzeko epea zabaldu du Udalak; epea maiatzaren 29tik ekainaren 11ra bitartean egongo da zabalik (biak barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesua lehiaketa ireki bidez egiten ari da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Prozesu horren barruan, zenbait hautagaientzako merezimenduak egiaztatzeko epea zabaldu du Udalak; epea maiatzaren 29tik ekainaren 11ra bitartean egongo da zabalik (biak barne).
Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)
> Merezimenduak egiaztatzeko epea: maiatzak 29-ekainak 11 (biak barne)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Zabalik dago udaleku irekietako koordinatzaileen hautaketa prozesua ere 2025/02/28
- Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingoen Lan Eskaintza Publiko bateratua egingo dute, ‘konfiantza eta gertutasuna oinarri dituzten udaltzainak’ kontratatzeko 2025/02/19
- Zabalik dago udaleku irekietako begiraleen hautaketa prozesua 2025/02/11
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07