Jardueretako eta ingurumenetarako teknikariaren eta bi peoi plazaren egonkortze prozesuetako ebazpenak ikusgai
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez zenbait plaza egonkortzeko prozesuan murgilduta dago Zumaiako Udala.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesua lehiaketa ireki bidez egiten ari da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Prozesu horren barruan, jardueretako eta ingurumeneko teknikari plazaren, eta bi peoi plazen hautaketa prozesuetako ebazpenak argitaratu ditu Udalak.
- Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA): Merezimenduen behin betiko puntuazioak eta izendapen proposamena. Izendatutako hautagaiak baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 30etik irailaren 26ra arte (biak barne).
- Bi peoi plaza (LEHIAKETA): Merezimenduen behin behineko puntuazioak. Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 30etik irailaren 12ra arte (biak barne).
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



