Joseba Sarrionandiaren literatura tailerreko lekuak bete dira

2022/09/22

Izen emate epea irailaren 28an amaitzen zen, baina dagoeneko bete dira aurreikusitako plazak.

Urriaren 1, 8, 15 eta 22an egingo da tailerra, Zumaiako Alondegia kultur etxean, 1. solairuan, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urola Kostako Udal Elkarteak eta herri horietako euskara-zerbitzuek elkarlanean antolatuta. Euskaraz sortzen eta idazten trebatu nahi duten herritarrei bideratuta dago. 12 orduko ikastaroa izango da, hiruna orduko lau saiotan banatuta.

Joseba Sarrionandia idazleak gidatuko du tailerra. Haren hitzetan, “irakurketa eta idazketa ohiko zereginak dira gure gizartean, etengabe irakurtzen eta idazten dugu, gehiena ia oharkabean eta modu autodidaktan; baina ipuin bat, eleberri bat, poema bat edo saiakera bat idatzi nahi duenak modu kontzientean egin beharko du, eta baliabide batzuk ikas ditzake horretarako. Horixe da tailer honen helburua”.

Dagoeneko amaitu dira ikastarorako aurreikusitako plaza guztiak.