Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea
Ikastaroetan plaza baino izen-emate gehiago egonez gero, zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa bada, zozketa egingo da azken horien artean. Izen-ematea irailaren 9tik 17ra egongo da zabalik.
Zumaiako Udalak dagoeneko eman du 2025/2026 ikasturteko Forondako ikastaro eskaintzaren berri. Izen-ematea datorren asteartean (irailak 9) zabalduko da, irailaren 17ra arte. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroak, eta maiatzaren 29an amaitu.
Helduei zuzendutako ikastaro eta tailerrak honakoak dira: pintura (bi talde), oinarrizko zeramika (bi talde), zeramika aurreratua (bi talde), yoga (bi talde) eta egur taila. Jubilatu eta pentsiodunentzako espresuki zuzendutako yoga ikastaroa ere eskainiko da aurten ere –Torreberrin egingo dute–. Azkenik, haurrentzat eta nerabeentzat (LH3tik DBH4ra) prestatutako oinarrizko pintura ikastaroa izango da.
Ikastaro horiez gain, bestelako eskaintza ere badagoela gogorarazi dute, honakoak zehazki: Pand´oro elkarteak eskulan tailerra eta jostundegia antolatzen ditu; KZgunean teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak eskaintzen dira; eta, Musika, Dantza eta Antzerki eskolak ere eskaintza zabala du. Ikastaro eta tailer horietan izen-emateko, jarri harremanetan dagokion elkarte edo zerbitzuarekin.
Forondako ikastaroetan izen-ematea
Izena emateko epea irailaren 9tik 17ra egongo da zabalik, eta parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte:
-
Aurrez aurre: Alondegiko 1. solairuan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara.
Informazioa: 943 86 10 56 – alondegia@zumaia.eus
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Formularioa betetzean, beharrezkoa izango da bankuko titulartasun agiria eranstea.
- “Oinarrizko pintura haurrentzat” ikastaroaren kasuan, familia ugariaren titulua ere aurkeztu beharko da, hala badagokio.
- Ikastaroetan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo da.
- Matrikularen ordainketa Udalak bi zatitan kargatuko du: lehenengo zatia irailean (urria-urtarrila), eta bigarrena urtarrilean (otsaila-maiatza). Ordainketa onartzen ez bada, tokia galduko da, eta itxaron-zerrendan dauden herritarrei eskainiko zaie.
- Behin ikastaroa hasita, ez da itzulketarik egingo, mediku-arrazoi justifikatuengatik ez bada.
Albiste erlazionatuak
Ikastaroak
Kultura
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21



