Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea
Apirilaren 29tik maiatzaren 25era bitartean egin daiteke izen-ematea, Lubaki kiroldegian.
Zumaiako Udalak udarako kirol eskaintza zabala prestatu du beste urte batez. Haur, gazte zein helduentzako jarduerak barnebiltzen ditu eskaintzak. Surf, SUP eta bodyboard ikastaroetatik hasi eta TRX, pilates edo multifitness bezalako jardueretaraino, askotariko aukerak izango dira aurten ere.
Bestalde, uda osoan zehar martxan egongo da Itsasgain Kirol Elkartearen ontzien alokairu zerbitzua (piraguak, etab.), ohikoa den bezala.
Haurren ikastaroak:
- Igeriketa ikastaroa: 30 minutuko saioak izango dira, eta hamabostaldika antolatuko da ikastaroa, txanda desberdinetan.
- Surf / SUP / Bodyboard ikastaroa (Itzurun hondartzan): Bi modalitateren artean aukeratu ahal izango da: bi eguneko ikastaroa, edo bost egunekoa.
Halaber, haur eta gazteentzako kirol udalekuak ere izango dira LH4tik DBH2ra bitartekoentzat. Izen-emate epea itxita dago dagoeneko.
Nerabeen ikastaroak (14-16 urte):
Bi ikastaro izango dituzte aukeran, biak ere hilabeteko iraupenekoak:
- Multifitness-a
- Cycling gaztea
Helduen ikastaroak (16 urtetik gorakoak):
16 urtetik gorako pertsona guztiek ikastaro eskaintza zabala izango dute aukeran aurtengo udaran ere. TRX, cycling, pilates, GAP eta zumba ikastaroek hilabeteko iraupena izango dute. Helduei zuzendutako igeriketa ikastaroa, berriz, hamabostaldika antolatuko dute.
Ikastaro gehienek hilabeteko iraupena izango dute, eta elkarteekin elkarlanean antolatutako beste batzuek hamabostaldiko formatua izango dute. Jarduerak ekainaren amaieratik irailaren erdialdera bitarte egingo dira.
Ohar garrantzitsuak:
> Izen-ematea Lubaki kiroldegian egingo da.
> Ordainketa txartelarekin egitea gomendatzen da.
> Behin ordainketa eginda, ez da itzulketarik egingo, mediku-ziurtagiriz justifikatutako kasuetan izan ezik.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Haurrak
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Udara
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27




