Kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 18ra arte
Eskaerarekin batera oinarrietan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Zumaiako irabazi asmorik gabeko kirol elkarteek urteko dirulaguntza eskaera egiteko deialdia zabalik dago. Eskaera orriarekin batera beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 18a izango da.
Pertsona fisikoek presentzialki (udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan) edo telematikoki aurkeztu dezakete eskaera; pertsona juridikoek, berriz, telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Aurtengo deialdian zenbait berrikuntza txertatu ditu Zumaiako Udalak: dirulaguntza jasotzeko gutxieneko puntu batzuk lortzea ezinbestekoa izango da, eta, aurrekontuak zein zuriketak zehaztutako ereduen bidez aurkeztu beharko dira. Irakurri arretaz oharrak.
Ohar garrantzitsuak:
- Gastu konputagarriak: Oinarrietan ikus daitezke zein diren diruz lagundu daitezkeen gastu konputagarriak, baita horien definizioak ere (materiala, mantentze-zerbitzuak, entrenatzaileak...).
- Diru-sarrera eta gastuen aurrekontua: VI. eranskinean zehaztutako irizpideen arabera aurkeztu beharko da.
- Balorazio irizpideak: Deialdi honetan dirulaguntzak esleitzeko balorazio irizpideak txertatu dira. Gehienez 150 puntu lortu ahal izango dira.
- Gutxienez 60 puntu: dirulaguntza-eskaera onartzeko baldintza. Elkarte batek dirulaguntza jaso dezan beharrezkoa izango da honakoak gutxienez 60 puntu lortzea.
- 60–99 puntu: gastu konputagarrien % 80ko finantziazioa gehienez.
- 100–150 puntu: kostu konputagarrien % 100 finantziazioa.
- Zuriketa: VII. eranskinean jasotzen den justifikazio kontu sinplifikatuaren ereduaren bidez egin beharko da.
- Eranskin guztiak sinatuta aurkeztu behar dira
> Oinarriak
> Eskaera telematikoa
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



