Kirol instalakuntzak alokatu ditzakete norbanakoek zein bizikidetza unitateek
Norbanakoek zein bizikidetza unitate bereko kideek Zumaiako kirolguneak alokatu ahal izango dituzte elkarteak entrenatzen hasi bitartean
Kirol elkarteen entrenamentuak debekatuta dauden bitartean, norbanakoek zein bizikidetza-unitate bereko kideek Aitzuri frontoia, Kiroldegiko pista, futbol zelaia zein padel eta tenisteko pistak alokatu ahal izango dituzte.
Norbanakoek zein bizikidetza-unitate bereko kideek (etxe berean bizi direnak) alokatu ahal izango dituzte ondorengo espazioak. Beranduenez hiru egun lehenago Kiroldegira deituta alokatu ahal izango dira guneok.
Hona hemen kirolgune bakoitzeko ordutegi eta prezioak:
- Noiz: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:45etara.
- Prezioa: Kantxak 13,20 euro, eta argia nahi izatekotan, 3,55 euro gehiago
- Noiz: astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30. Asteburutan kiroldegiko ordutegian.
- Ezin izango da argia piztu
- Noiz: astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30etara. Asteburutan kiroldegiko ordutegian
- Ezin izango da argia piztu
- Noiz: Kiroldegiko ordutegian
- Ezin izango da argia piztu
Taldekako kirol jarduerak debekatuta
Arau orokor gisa, intzidentzia tasa 500 kasutik gorako herrietan ezin da taldekako kirol jarduerarik egin, ez entrenamenduak ezta lehiaketak ere. Gimnasioetan antolatutako ikastaroak eta jarduerak –maskararekin, salbuespenak salbuespen–, eta lehiaketa profesionaletan edo erdi profesionaletan dauden taldeetako kideak entrenatu ahal izango dira taldeka. Azken talde horren barruan kokatzen dira Zumaiako zenbait kirolari (jarduera indibiduala dutenak) eta Arraun Elkarteko zenbait talde.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18