Kirol patronatuko gerentearen eta gizarte langilearen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Erreklamazioak jartzeko epea azaroaren 7an itxiko da.
Honako hautaketa prozesuetan behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea urriaren 24tik azaroaren 7ra arte (biak barne) egongo da zabalik.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



