Kiroldegiko igerilekuaren erabileran aldaketak, Taosa igeriketa taldearen probak direla-eta
Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako. Larunbat honetan (azaroak 13) izango da lehen proba; kiroldegiko erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili 16:30etik 19:45era bitartean.
Taosa igeriketa taldeak antolatutako zenbait probek aldaketak eragingo dituzte lau larunbatetan. Azaroaren 13an, abenduaren 11n, martxoaren 26an eta apirilaren 30ean izango dira probak. Egun horietan, zehaztutako ordutegian, igerilekua probetan parte hartzen duten igerilarientzat gordeta egongo da.
Hona hemen proben ordutegiak:
-
Azaroak 13 (larunbata): 16:00-19:45
-
Abenduak 11 (larunbata): 16:00-18:30
-
Martxoak 26 (larunbata): 16:00-19:45
-
Apirilak 30 (larunbata): 16:00-18:30
Partaide kopuruaren arabera txapelketa orduan luzatu edo laburtu ahal izango direla azaldu dute Kirol Patronatuko ordezkariek. Probak amaitu bezain laster, kiroldegiko erabiltzaileek igeriketa erabiltzeko aukera izango dute, 20:00ak bitartean.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Larunbat honetan irekiko da Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea 2025/05/12
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- ZUMAIA JAI ALAI MASTER SERIES-eko finalak 19:00etan izango dira, San Telmo egunean 2025/04/23