Komentuko altzariak herritarrentzat eskuragarri
Bankuak, belaunaulkiak, mahaiak eta bestelako zenbait altzari hartzeko aukera zabaldu du Udalak. Altzariak eskatzeko, azaroaren 25a (ostirala) baino lehen kultura@zumaia.eus e-mailera mezua bidali beharko da; zumaiarrek izango dute lehentasuna, eta altzari baino eskaera gehiago baleude, zozketa bidez egingo da banaketa.
Komentuko eraberritze lanak martxan daude dagoeneko, eta Kultur Topagune berrian Mojaxarren Komentuko zenbait altzari mantenduko badira ere, beste hainbat ez dira beharko. Horrenbestez, eraikin berrian mantenduko ez diren altzariak herritarren eskura jarriko ditu Udalak.
Bankuak, belaunaulkiak, mahaiak eta bestelako altzariak dira, eta horietan interesa duten herritarrek mezua idatzi beharko dute kultura@zumaia.eus e-mailera, azaroaren 25era arte (hau barne). Eskaera egiten duten guztien artean zozketa bidez banatuko dituzte, eta zumaiarrek lehentasuna izango dute banaketan. Altzariak zehaztutako leku, egun eta orduan jaso beharko dira.
Altzarien zerrenda:
ALTZARIA
|
KOPURUA
|
NEURRIA
|
KAPERA GUNEKO ALTZARIAK
|
||
SARRERAKO ALTZARIAK
|
2
|
0.77x1.22 metro
|
BELAUNAULKIAK
|
2
|
3 metro
|
BANKUAK: BIZKARRALDEAREKIN ETA BELAUNAULKIAREKIN
|
5
|
3 metro
|
BANKU LISOAK: BIZKARRALDEAREKIN ETA BELAUNAULKIAREKIN
|
12
|
2.45 metro
|
BANKU BERRIA: BIZKARRALDE GABEKOA
|
1
|
3 metro
|
BARRUKO ALTZARIAK
|
||
BANKU LUZEAK: BIZKARRALDE GABEKOAK
|
6
|
3.20 metro
|
BANKUAK: BIZKARRALDEDUNAK, BELAUNAULKIRIK GABEKOAK
|
3
|
2.84 metro
|
MAHAI LUZEAK
|
4
|
3x0.50 metro
|
MAHAI TXIKIAK
|
2
|
1.65x0.50 metro
|
Altzariak eskuratzeko baldintzak:
- E-mail bidez egin beharko da eskaera: kultura@zumaia.eus
- Mezuan adierazi: izen-abizenak, altzariaren izena, eta kopurua
- Eskaera egiteko epea: azaroak 25 (ostirala)
- Altzariak zehaztutako egun, ordu eta lekuan jaso beharko dira
Albiste erlazionatuak
Komentua
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- [BIDEOA] Komentua barrutik: 2023ko urritik 2024ko apirilera bitartekoak 2024/05/21
- Arritokieta kalea trafikoarentzat itxita egongo da hiru astez, Komentua eraberritzeko lanak direla-eta 2024/05/17
- Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun honetan 2024/03/19