Komentua ezagutzeko bisita gidatu gehiago izango dira urrian eta azaroan
Joan den asteko bisita gidatuen arrakasta ikusita, eta Komentua ahal duten herritar gehienek behar bezala ikusi dezaten, bisita gidatu gehiago antolatu ditu Udalak.
Zumaiako Udalak Komentua ezagutzeko bisita gidatu berriak antolatu ditu urrirako eta azarorako. Herritarrek, eraikin historikoaren eraldaketa prozesua eta gaur egun kultur topagune bilakatutako espazioa bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.
Bisita gidatuetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izen ematea. Horretarako Alondegira jo beharko dute herritarrek, 943 861056 telefonora deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita (astelehenetik ostiralera 09:30-14:00).
Bisita egun eta ordutegiak:
-
Urriak 10, ostirala: 17:30–18:30
-
Urriak 17, ostirala: 17:30–18:30
-
Urriak 31, ostirala: 17:30–18:30
-
Azaroak 2, igandea: 11:00–12:00 (gazteleraz)
-
Azaroak 8, larunbata: 17:30–18:30
-
Azaroak 9, igandea: 11:00–12:00
Azaroaren 2ko saioa izan ezik, gainontzekoak euskaraz izango dira.
Izen-ematea
- Alondegian egin daiteke (09:30–14:00), 943 861056 telefonora deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita.
- Izen-emate epea urriaren 3an irekiko da, eta taldeak betetzen diren heinean itxiko da.
- Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen lor ditzake. Bisitak doakoak izango dira, baina talde kopurua mugatua da.
- Sarrera San Jose kaletik egingo da.
Albiste erlazionatuak
Komentua
Zumaia bizitzeko da
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- Urtarrilaren 12an zabalduko da Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/09



