Kontu hartzailetzako teknikariaren plaza betetzeko prozesuko merituen behin behineko balorazioak ikusgai daude
Erreklamazioak jartzeko epea ekainaren 26tik uztailaren 9ra (biak barne) egongo da zabalik.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu zituen Udalak (prozesu horien inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota), eta, horietako bat da Kontu hartzailetzako teknikariari dagokiona.
Hautaketa prozesu horren barruan merituen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaldu da (ekainaren 26tik uztailaren 9ra).
> Ikus behin behineko balorazioak
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



