Lapurreta eta iruzurren aurrean jokatzeko irizpideen inguruko hitzaldia izango da asteazken honetan

2022/05/17

Iban Barba Zumaiako udaltzainburuak herriko adinekoei zuzendutako hitzaldia eskainiko du maiatzaren 18an (asteazkena). Hitzaldia 18:00etan izango da, Oxford aretoan.

"Zumaia nagusiekin, nagusientzat" programaren baitan, Iban Barba Zumaiako udaltzainburuak lapurreta eta iruzurren inguruan ariko da asteazken honetan. Hitzaldian zehar egoera horien aurrean zein irizpide jarraitu azalduko die herriko adinekoei.  Hitzaldia 18:00etan izango da, Alondegiko Oxford aretoan.

Zumaiako Udalak, Nagusien Mahaiaren baitan eta herriko adinekoekin zein bestelako elkarteekin elkarlanean, maiatza eta ekainerako programa osatu du. Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.