[BIDEOA] Tourraren eragina Zumaian
Uztailaren 3an (astelehena) Frantziako Tourraren hirugarren etapa pasako da Zumaiatik. 11:30etik 15:30era bitartean eragin nabarmena izango du herriko trafikoan zein herritarrengan.
Frantziako Tourrak eragin nabarmena izango du Euskal Herri osoan, baita Zumaian ere. Uztailaren 3an (astelehena) pasako da herritik, eta, horren ondorioz, 11:30-15:30 bitartean trafikoa guztiz itxita egongo da. Ordu tarte horretan, ezin izango da kotxez Zumaiara sartu, ezta Zumaiatik atera ere. Gainera, herria bitan zatituta egongo da autoentzat zein oinezkoentzat. Autobus zerbitzua ere etenda egongo da, eta Zumaiatik joan-etorriak egiteko aukera bakarra trena erabiltzea izango da.
Zumaiako Udalak herritarrei eskatzen die ordu tarte horretan tentuz jokatu dezaten, bereziki jende pilaketak dauden momentuetan. Era berean, udaltzainen ohar eta jarraibideei kasu egiteko eskatzen die.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Udaltzaingoa
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/09/02
- Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingoen Lan Eskaintza Publiko bateratua egingo dute, ‘konfiantza eta gertutasuna oinarri dituzten udaltzainak’ kontratatzeko 2025/02/19



