Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin
Maiatza dantzaren hilabetea izaten da Zumaian, baina bestelako jarduerak ere izango ditugu herrian, hala nola: erakusketak, kirol jarduerak, hitzaldiak, zine-proiekzioak eta bakarrizketak. Gainera, Zumaiako pertsona nagusiei zuzendutako programazio berezia prestatu dute.
Herriko festak amaitu berritan, Zumaiak dantzan eta bizi-bizirik jarraituko du maiatza osoan. Hamalaugarrenez, Astindu dantza elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean ekitaldi ugari izango dira hilabete osoan zehar, Maiatza Dantzan programaren barruan. Asteburu honetan bertan hasiko dute egitaraua, dan-tz egitasmoarekin elkarlanean antolatutako ekitaldiarekin: maiatzaren 4ean (larunbata) DJ ikastaroa eta emanaldiak izango dira Kofradian, Goiko eta Maitx DJ-en eskutik. Maiatzaren 11n Astindu Eguna ospatuko dute, eta beste hiru ekitaldi ere izango dira: tango ikuskizuna maiatzaren 18an, Dantzara! ikuskizuna maiatzaren 25ean, eta rueda cubana tailerra maiatzaren 26an.
Dantza egin eta ikusteko aukeraz gain, ordea, bestelako ekitaldi ugari izango ditugu herrian: kirol jarduerak, kirol jarduerak, hitzaldiak, zine-proiekzioak eta bakarrizketak, besteak beste. Egitarau osoa ikusgai dago dagoeneko.
Nagusiei zuzendutako egitarau berezia
Nagusien Mahaiak, Beheko plaza elkarteak eta Zumaiako Udalak maiatza eta ekainerako adinekoei zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute. Beste hainbat eragile eta lagun ere ondoan izan dituzte: Musika Eskola eta KZGunea, besteak beste. Hitzaldiak, tailerrak eta jokoak prestatu dituzte, beste askoren artean. 90 urte bete(ko) dituzten zumaiarrei omenaldia ere egingo dute.
Egitarau guztia eskuorri batean bildu dute, eta hurrengo astean etxe guztietara bidaliko dute. Horiek horrela, herriko nagusiak gehien gustatzen zaizkien ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte.
XXXVI. Argazki Lehiaketan, musika protagonista
Distirak eta Udalak elkarlanean antolatzen duten XXXVI. Argazki Lehiaketan berezitasun bat gehitu dute aurtengoan: udaran egiten den Musika Hamabostaldiaren 40. urteurrena izanik, aurten musika izango da gaia —gai librea izan ohi da normalean—. Sasoi berean izango dira jaialdia eta argazki lehiaketako erakusketa, eta, aldaketa honekin, Musika Jaialdiari keinu bat egin nahi izan diote antolatzaileek.
Halaber, Distirarekin elkarlanean antolatutako beste ekitaldi berezi baten berri ere eman du Udalak: Elliot Erwitt-en El silencio suena bien dokumentala ekarriko dute Zumaiara, argazkigintzaren historian garrantzia handia izan duen lana.
Albiste erlazionatuak
Agenda
- Zumaiako haurren hizkuntza ohiturak, adimen artifiziala eta kirol mundua izango dituzte hizketagai 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloan 2024/02/02
- Sexberdinak antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dituzte ekainaren 10ean, Oxford aretoan 2022/06/02
- 'Ostantza' lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek asteazken honetan, herriko aktoreekin batera 2022/03/22
Kultura
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zabalik dago ekaineko artisau azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea 2025/04/08
- Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak izango dituzte 'Irakurri matte' irakurle taldean udaberri honetan 2025/03/17
Adinekoak
Haurrak
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere 2024/12/13
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
Gazteak
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak 2025/02/19