Udaltzaingoa Fielatora itzuliko da ostiral honetan, eraikina berritu ostean
Urtarrila erdialdetik Moilaberriko geltokian egon da Zumaiako Udaltzaingoa, Fielatoaren eraberritze lanengatik. Uztailaren 10etik aurrera Axular ibiltokira itzuliko dira udaltzainak eta bertan eskainiko dute ohiko zerbitzua.
Fielatoa zaharkituta egonik, azken urteotan eraikina eraberritzeko beharra mahai-gainean izan da, Udaltzaingoaren jarduerak zituen beharretara egokitu eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko. Hala, 2020ko aurrekontuetan eraikina eraberritzea onartu zuten; 382.191 euroko aurrekontua izan dute eraberritze lanek.
Egungo beharretara egokitzeko barne distribuzioa erabat aldatu dute; hala, pareta, sabaia eta instalakuntza guztiak eraitsi dituzte berriak eraikitzeko, horiek egungo araudira moldatuz. Eraikinaren fatxada osoa ere eraberritu dute, eta sarrera nagusia tokiz aldatu eta erdian kokatu dute. Gainera, aurrerantzean Fielato osoa Udaltzaingoaren erabilerarako izango dela jakinarazi dute Udalaren izenean.
Hala, uztailaren 10etik aurrera Udaltzaingoa Fielatoan egongo da.
Zumaiako Udaltzaingoa
943 14 32 32
Axular ibiltokia 1
udaltzaingoa@zumaia.eus
Udako ordutegia: 6:00-22:00




Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02
Udaltzaingoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/09/02
- Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak Udaltzaingoen Lan Eskaintza Publiko bateratua egingo dute, ‘konfiantza eta gertutasuna oinarri dituzten udaltzainak’ kontratatzeko 2025/02/19



