Lurraldebusen autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro, astelehenetik aurrera

2023/09/07

Irailaren 11tik aurrera (astelehena), Lurraldebusen autobus zerbitzuak geldialdiak egingo ditu Txomin Agirre kaian ere. Autobus pribatuak herrigunera sartzea debekatuta egongo da.

Uda sasoian Lurraldebusen autobusek ez dute geldialdirik egin herrigunean. Datorren astelehentik aurrera (irailak 11), autobusak Txomin Agirre kaira sartzen hasiko dira berriro.

Bestalde, Zumaiako Udalak ohartarazi nahi du autobus pribatuek debekatuta izango dutela herrigunera sarrera, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.