Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi zesta puntalariei omenaldia ostiral honetan
Zumaiako Pilota Elkarteko kidea den Ortiz de Mendibilek garaipena lortu zuen asteburuan, Eneritz Lizardi bikotekidearekin batera. 23 urtez azpikoen kategorian parte hartu du, Espainiako Pilota Federazioak hautatu eta gero. Ostiral honetan omenaldia egingo diete
Zesta puntako munduko txapelketa irabazi dute Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardik. Ortiz de Mendibil gasteiztarra den arren, Zumaiako Pilota Elkarteko kidea da. Espainiako selekzioarekin gailendu da munduko txapelketan, Eneritz Lizardi taldekidearekin batera. 15-7 eta 15-10 emaitzekin lortu zuen txapela preziatua bikoteak, urriaren 17tik 23ra bitartean Iscarren eta Valleladon (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatutako mundialean. 36 metroko frontoian jokatu ziren partidak.
Garrantzia handikoa da zesta puntalariek lortu dutena, eta egindako lanaren aitortza moduan, omenaldia egingo diete ostiral honetako zesta punta lehiaketako lehenengo partida amaitzean. Partidak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira.
Zumaiako Udalak, bere aldetik, zorion beroenak eman nahi dizkie zesta puntalariei, eta aurrerantzean bide oparoa egiteko indar guztia bidaltzen die.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



