MINTZALAGUN SAIOETARAKO EUSKALDUN ZAHARRAK BEHAR DITU UDALAK
Mintzalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak biltzen ditu Zumaian elkarren artean euskaraz mintzatu, hizkuntza praktikatu eta horrela, hiztun berrien maila hobetu eta honen erabilera sustatzeko.
Momentu honetan Zumaian bi talde daude euskaldun zaharrik gabe; bat astearteetan 15:00etan biltzen dena eta bestea ostegunetan 19:00etan.
Egun eta ordu horietan libre egonez gero eta euskara ikasten ari direnei laguntzeko gogoa izanez gero deitu Udaleko Euskara Sailera 943 86 50 25 telefonora (6 zenbakia).
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17



