'Negu hurbilak' filma asteburu honetan iritsiko da Zumaiara
Larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Negu kolektiboak zuzendutako filma, Aita Mari zineman. Igandeko pasea berezia izango da, gainera: Ekain Albite eta Mikel Ibarguren zuzendariak izango ditugu gurean. Sarrerak salgai daude dagoeneko, sarrerakzumaia.eus webgunean.
Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zubietan (Nafarroa) burutu dituzte errodaje lanak eta, hain zuzen, bertako herritarrak aritu dira antzezle lanetan. Haiekin batera, Jone Laspiur -2021eko Emakumezko aktore berri onenaren Goya sariduna- izan da aktore profesional bakarra, neska protagonistaren azalean. Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca zuzendariek osaturiko Negu Kolektiboaren lehen fikziozko lana da honakoa, eta Maluta* films eta Cornelius Films izan ditu ekoizle.
Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratu zuten, eta, ordutik, beste hainbat zinemalditatik igarota osatu du bidea. Ostiral honetan estreinatuko dute zinematan, eta larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Aita Mari zineman.
Aurreratu dutenez, igandeko pasea berezia izango da. Izan ere, zuzendarietako bi izango ditugu gurean: Ekain Albite zumaiarra eta eta Mikel Ibarguren zestoarral. Filma hasi aurretik aurkezpena egingo dute, eta, amaieran, solasaldirako tartea irekiko dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko, sarrerakzumaia.eus webgunean.
Sinopsia
2011n, Euskal Herriak bizi duen gatazka luzea amaitzen ari dela dirudi. Neska gazte batek ihes egiten du helburu argi batekin: muga zeharkatzea, “muga”, badakielako horrek bere jaioterritik, etxetik urrun eraman ahal izango duela, eta ez dagoela ziur. Bere ihesaren erdian Zubietara iristen da, antzinako mito eta gatazka modernoek bat egiten duten mugako herri batera. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutaturik, itxuraz harria bezain geldirik dagoen egunerokotasuna ikusten hasi da. Denboraren poderioz, denbora zehaztugabe eta lausoa, non egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren, haien ihesa gero eta trinkoagoa eta labirintikoagoa bihurtzen hasten da.
Fitxa
- Zuzendaria: Negu Kolektiboa (Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré, Adrià Roca)
- Gidoia: Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré, Xalba Ramirez, Adrià Roca
- Protagonistak: Jone Laspiur, Beñardo Mutuberria, Anita Hualde
- Argazki zuzendaria: Javi Seva Zarco
- Edizioa: Edu V. Romero, Ekain Albite
- Arte zuzendaria: Justina Monserrat
- Ekoizpen zuzendaria: Guillermo Ortuño Gratacós
- Soinuaren diseinua: Iosu Martinez
- Musika: Xalba Ramirez
- Ekoizpena: Mikel Mas, Ritxi Lizartza
- Ekoizpen elkartua: Guillermo Ortuño Gratacós
- Ekoizpen exekutiboa: Carlota Darnell, Roos Van Den Heuvel
- Generoa: fikziozko film luze esperimentala
- Hizkuntza: euskara, ingelesa, katalana, gaztelania
- Produkzio etxeak: Maluta Films, Cornelius Films
- Iraupena: 91 minutu
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Itzurun hondartza antzoki bihurtuko du Jon Maiak irailaren 21ean, 'Kantu berri bat gara. Harri eta herri' ikuskizunarekin 2024/09/11
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- 40 urtetako ibilbidea gogoan, ekitaldi bereziz beteta dator Zumaiako Musika Jaialdia 2024/07/24
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
Zumaia bizitzeko da
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Itzurun hondartza antzoki bihurtuko du Jon Maiak irailaren 21ean, 'Kantu berri bat gara. Harri eta herri' ikuskizunarekin 2024/09/11
- ‘Zumaian euskararekin zer?’ partaidetza prozesua abiatu du Udalak, 2034ra bitarteko euskara plana diseinatzeko 2024/09/10
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10