Dena prest santelmoetarako!
Urtero bezala, herriko elkarteak eta Zumaiako Udala eskuz esku aritu dira lanean festetako programazioa prestatu, eta kontu guztiak ixteko. Apirilaren 25etik maiatzaren 4ra bitartean ospatuko dira 2025eko santelmoak.
Hiru aste baino gutxiago falta dira Zumaian festa lehertzeko. Kofradian ateratako talde argazki handi batekin aurkeztu dute 2025eko San Telmo jaietako egitaraua. Zumaiako Udalak herriko elkarteekin batera antolatu du aurtengo egitaraua, eta horiekin batera eman du xehetasun guztien berri. Ekitaldi horiek guztien antolaketan "ezinbestekoak" izan dira herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten herritar eta elkarte guztiei.
Beste urte batez, bi asteburuz, musikaz, dantzaz eta giro onez beteko da herria. Ohi bezala, larunbatean izango da txupinazioa, baina festetako egitaraua ostiraletik hasiko da. Bertso saioak, kontzertuak, batukada eta txarangak, haurrentzako ekitaldiak, dantzaldiak, danborradak, kirol probak, herri bazkariak... asko izango dira festetan izango diren ekitaldiak.
Festez gozatu, arduraz jokatu
Festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Ildo horretan, gauero eraso matxisten aurkako gunea izango da Kofradian festa-gauetan. Honen inguruko xehetasunak aurkezteko agerraldia egingo dute ostegun honetan.
Horrez gain, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan.
Horrela, Zumaiako Udalak eta herriko eragileek arduraz jokatuz eta elkartasunez festez gozatzeko deia egin diete zumaiar guztiei.
Pilota partida lehenengo igandean
Santelmoetan goi-mailako pilota partidak izango ditugu herrian. San Telmo bezperan, apirilaren 27an, bi partida izango dira: batean, buruz buruko txapelketa nagusian, final-laudenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, Peio Etxeberriak Iñaki Artola edo Aitor Elordi izango du kontrario. Binakako partidan, Ezkurdia-Zabaleta ariko dira batetik, eta Peña II.a-Mariezkurrena, bestetik.
Jaialdi honetarako sarrerak ere salgai daude, beste webgune honetan: https://entradasfronton.com/.
Sarrerak 25€ eta 30€ balio dute.
Santelmoak 2025 | Egitaraua
APIRILAK 25, OSTIRALA
18:00 Odieta frontoia, pala egokitua bikoteka, GKS eta IAk antolatuta
19:30 Kofradia, Euskaraldiaren aurkezpena eta kalejira dantzatua
21:00 Txosnagunea, DJ gaua: Arsenike, KIKA 1000, Luji eta Goiko
22:00 Zumaiena, bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Jon Maia
APIRILAK 26, LARUNBATA
11:00 Udal Txistulari Bandaren kalejira
12:00 San Telmo ermita, txupinazoa jaiei hasiera emateko
Jarraian jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta
Ondoren hamaiketakoa, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Tartea
alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak
12:30 Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar
12:45 Ondartxo, euskal dantzak Musika Eskolako haurren eskutik. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan
13:30 Kofradia, Zumaiako Arku Dantza eta Zahagi Dantza
14:30 Herri eskolako frontoia, gazte bazkaria
Bazkalondoan Hamarru elektrotxaranga kalejiran, Gazte Asanbladak antolatuta
17:00 Odieta, haur jolasak Kulkiren industriaren herri kirolak
18:00 Ustekabe txaranga kalejiran
21:30 Torreberri, DJ saioa: Rodeo eta Murxi, GKS eta IAk antolatuta
22:30 Txosnagunea, Gazte Eguna Kontzertuak: Bloñ-, Lukiek eta Chuleria, Joder!
22:30 Kofradia, dantzaldia Bide Batez
APIRILAK 27, IGANDEA
08:00 Goiz soinua Joselontxos txarangarekin
11:00-13:30 Oxford aretoa, santelmoetako XXII. Scalextric torneoa
11:30 Hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat, Arbustain Motor Elkarteak antolatuta
12:00 Trikiti kalejira Trikitxas bikotearekin
12:00 Sagarbide ikastetxetik irtenda, haurren danborrada
12:30 Joselontxos txarangaren saioa
13:20 Eusebio Gurrutxaga plaza, Batukada Feminista Sarea
16:30-19:00 Oxford aretoa, santelmoetako XXII. Scalextric torneoa
17:00 Udaletxetik irtenda, buruhandi eta erraldoiak Udal Txistulari Bandarekin
Jarraian Torreberri, antzerkia Kalean otso, etxean uso, Patata Tropikala Antzerki Laborategia
17:15 Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak
18:30 Joselontxos txarangaren kalejira
18:30 Txosnagunea, Muxiko ikastaroa
19:00 Trikitxas bikotearekin trikiti kalejira
22:00 Txosnagunea, DJ saioa: Jo Ta Txo
22:15 Danborrada berezia
22:30 Kofradia, dantzaldia: Sukar
Gauerdian Kofradia, bandera igotzea Jose Antonio Urreisti arrantzale
ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor Elkarteak
Jarraian Kofradia, berbena Sukar taldearekin
APIRILAK 28, ASTELEHENA: San Telmo eguna
10:15 Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara
10:30 Meza Nagusia, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea
Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie
11:30-14:00 Odieta, puzgarriak
12:30 Incansables txarangarekin kalejira
16:30-19:00 Odieta, puzgarriak
18:00 Kofradia, plaza dantzak eta gehiago
18:00 Aitzuri pilotalekua, zesta-punta jaialdi profesionala. Gizonezko eta emakumezkoen finala
18:30 Incansables txarangarekin kalejira
19:30-22:30 Kofradia, dantzaldia Lotxo taldearekin
MAIATZAK 2, OSTIRALA
12:00 Txosnagunea, Lierniren omenezko patata tortila txapelketa
17:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Igel-toka eta Pote txapelketa irekia, 12-16 urte.
Ondoren, +16 urte. Beheko Plaza elkarteak antolatuta
19:30 Amaia plaza, irrintzi txapelketa eta poteo feminista
19:30 Oxford aretoa, Bertsofesta
21:00 Txosnagunea, Bertsio Gaua
21:30 Torreberri, DJ saioa: Guija, Loti eta Huegun, GKS eta IAk antolatuta
MAIATZAK 3, LARUNBATA
10:00 Aita Mari II. Bela Estropada
10:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, XXV. Olagarro-zopa lehiaketa
Ekitaldia alaitzeko trikitilariak Elustondo anai-arrebak
11:00- 14:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Bizijolas jolasak eta tailerrak
12:30 Iraunkorrak txarangarekin kalejira
14:00 Arranpla, Elkartasun Argazkia
14:30 Txosnagunea, bazkaria
Ordu berean Torreberri, ikasle eta gazte bazkaria, GKS eta IAk antolatuta
Bazkalostean, Zumaiako Karropoteoa, GKS eta IAk antolatuta
17:30 Herriko txaranga eta Pello eta Nikolasa erraldoiekin kalejira
18:00 Odieta, Herri-kirol ikuskizuna
18:30 Iraunkorrak txarangarekin kalejira
21:30 Torreberri, kontzertuak: Kaparrak eta Rekiem, GKS eta IAk antolatuta
22:00-01:00 Kofradia, diskoteka DJ Davila
22:30 Txosnagunea, kontzertuak: Bikabi, Marte Lasarte eta Malakias MX3
MAIATZAK 4, IGANDEA
08:00 Goiz soinua Zumai txarangarekin
11:00 Eskola kiroleko piraguismo estropada
12:00 Itzurun hondartza, zaldi lasterketa
12:00 Sutan txarangaren kalejira
17:00 Torreberri, haur antzerkia Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua
17:00 Saregile plaza, Zumaiako Herri Eskolako irakasle eta gurasoen taloen postua
17:30 Trainerillen estropadak, XL. San Telmo saria (gizonezkoak) eta XI. San Telmo saria (emakumezkoak)
18:00 Sutan txarangaren kalejira
19:00 Eusebio Gurrutxaga plaza, Babarrunba taldearekin kalejira
22:00 Kofradia, Joselu Anaiak taldearekin erromeria
Gauerdian bandera jaistea eta santelmoei agurra
Albiste erlazionatuak
Festak
Kultura
Zumaia bizitzeko da
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
- Mendebaldeko Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaia jarraitzeko aukera Zumaiako GUKAn 2025/04/15
- Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte 2025/04/15