Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa
Musika elektronikoa oinarri, sei abestiz osatutako musika EPa argitaratu berri du, eta entzungai dago online plataformetan. Zumaiako Udalaren sormen dirulaguntzarekin egin du lan hau, eta 20 sortzailetik gora aritu dira berarekin.
Sormen bekaren bidez babestutako basoa.wav proiektuaren emaitza argitaratu du Migel Gutierrez musikari zumaiarrak. Musika elektronikoa oinarri, eta Zumaiako musikari eta sortzaileen ondoan, askotariko estiloak jorratu ditu.
Herriko musikari andana elkartu ditu, besteak beste: Joxe Mari Azkue, Maria Zubimendi de la Hoz, Oihana Rodriguez eta Manu Aizpurua. Musika Bandarekin eta Korokoiarekin ere elkarlanean aritu da, eta, letragileak ere izan ditu ondoan: Maddi Gallastegi, Jon Maia eta Manu Aizpurua.
Gutierrezek, EPa sortzeaz gain, zenbat helburu zehaztu zituen proiektuan, hala nola: Zumaian musika elektronikoaren hedapena sustatzea, musikarien arteko sare berriak sortzea, eta musika sortu eta esperimentatzeko espazio berriak sortzea. Helburu horiek beteta pozik agertu da. Gainera, prozesu guztian zehar adin desberdinetako kideak aritu direla nabarmendu du, eta proiektuan parte hartu dutenen artean erdiak baino gehiago emakumeak direla; horrez gain, prozesua euskaraz garatu dute.
Deialdi honek agerian utzi du herriko sortzaileen arteko sinergiak sortzeko duen potentziala. Izan ere, herriko beste sortzaile batek, Iñaki Agirrezabalak, Migel Gutierrezen proiektuan sortutako baten abestiaren gainean sortu du bideoklipa, honek gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzarekin. Proiektu honetan ere herriko gazte ugari aritu dira lanean. Ikusi hemen bideoklipa:
Sormena babesteko
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen Zumaiako Udalak beka berri hau, 2022an. Kultur sorkuntza bezala ulertzen dira artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.
Zumaiako Udalaren ustetan halako bekek herriko sortzaileek beraien proiektuak sendotzeko oinarria eskaintzen dute, eta, horren balioaz jakitun, 2025ean ere beka deialdia argitaratu du. Hemen ikus daiteke deialdiari buruzko informazio guztia. Gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzei deialdia ere martxan dago.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Sormena
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



