Olarro Eguneko argaki rallyaren izen-emate eta oinarriak

2017/09/08

Olarro Egunarekin batera, argazki rallyaren XIII. lehiaketa egingo da aurten. Parte hartu nahi duten guztiek turismo bulegoan izena eman ahal izango dute larunbatean bertan, hilak 16 goizeko 09:00etatik 10:00etara bitartean, eta momentuan bertan adieraziko zaie zeintzuk diren lehiaketarako gaiak.

Horiek horrela, lehiakideek eguerdia bitarte atera ahal izango dituzte argazkiak, betiere Zumaiako udalerriaren mugen barruan. 13:00etatik 14:00etara turismo bulegoan irudiak deskargatzeko aukera izango dute –gehienez 36 argazki–. Horietako 5 argazkiz osaturiko bilduma aurkeztu beharko dute (+ parte hartzailearen aurpegiaren beste bat) irailaren 23a baino lehen. Bilduma, olarroeguna2017@gmail.com helbidera bidali beharko dute eta bertan, parte-hartzailearen zenbakiaz gain, gai bakoitzerako aurkeztutako fitxategiaren izena zehaztu beharko da.

 

Sari hauek banatuko dira adin nagusikoen artean:

 

-          Lehen bilduma: Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko 150 €-ko balioa duen erosketa txartela eta garaikurra

-          Bigarren bilduma: Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko 120 €-ko balioa duen erosketa txartela

-          Hirugarren bilduma: Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko 90 €-ko balioa duen erosketa txartela

-          Lehen zumaiarrarentzat: Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteko 60 €k-o balioa duen erosketa txartela

 

Era berean, parte-hartzaile guztiek Herriz-herri lehiaketarako baliagarria izango den puntuazioa ere jasoko dute.