Terrazen ordenantzaren zirriborroa aurkezteko saioa izango da ostegunean
Udalak herritar orori, merkatariei eta ostalariei zuzendutako saioa antolatu du martxoaren 5erako. 18:30ean izango da batzarra, Alondegiko Oxford aretoan.
Zumaiako Udala Jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza lantzen ari da azken hilabeteotan. Merkatari eta ostalariekin hainbat saio egin eta horien ekarpenak jaso ostean osatu duten zirriborroa aurkeztuko die Udalak herritarrei osteguneko saioan. 18:30ean izango da bilera Alondegian eta herritar orori irekita dago saioa.
[ZIRRIBORROA] Jabetza eta erabilera publikoko lurzoruak ostalaritza eta merkataritzarako nola okupatu arautzen duen ordenantza
Albiste erlazionatuak
Merkataritza
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udazkeneko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/10/27
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zabalik dago euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/06/09
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
Parte hartzea
- Udalaren esker mezua Gabonetako ekitaldietan lagundu duten herritar guztiei 2026/01/08
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18



