Ostegunean bilduko da Berdintasun Foroa
Ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 18:00etan bilduko da Berdintasun Foroa Alondegian. Kurtso berriko lehen hitzordua izango da eta azaroaren 25erako egitaraua eta Emakumeon* Etxearen proiektua landuko dituzte, besteak beste.
Osteguneko bilerako gai zerrenda honakoa izango da:
-
Azaroaren 25eko egitaraua prestatu
-
Zaintzaren inguruko diagnostikoaren inguruan hausnartu
-
Elkarkidetza lantzeko proposamenak egin
-
Emakumeon* Etxea proiektuaren berri eman
Berdintasun Foroko kideek dei egin diete elkarte eta herritarrei bertan parte hartzera eta gaiaren inguruko ideiak eta proposamenak egitera.

Zumaiako Berdintasun Foroa
Zumaiako Berdintasun Foroa organo aholkularia, kontsultarakoa, informatzailea eta ekintzen sustatzailea eta behatzailea da. Organo honen funtzio eta helburuak hobeto ezagutzeko, irakurri hemen.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Azaroak 25eko adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2025/11/25
- Emakume bakoitzaren behar eta egoeretara egokitutako erantzunak, indarkeria matxistaren askotariko formen aurrean 2025/11/05
- Zumaiako Udalak gogor salatzen du Zarautzen gertatutako erailketa sexista 2025/10/17
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03



