Ostiralera bitartean eman ahal izango da izena memoria lantzeko tailerrean

2019/09/24

Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Urritik abendura izango dira tailerrak eta Gizarte Zerbitzuetako Udal Bulegoetan (Brankan) eman beharko da izena hilaren 27a (ostirala) baino lehen.

Tailer honen helburu nagusia, adinekoen bizi kalitatea hobetzea da, horretarako oroimena eta parte hartze aktiboa sustatuz.

Oroimena lantzeko tailerra 2018ko martxoan antolatu zen lehen aldiz, era esperimentalean. Parte hartzaile guztiek balorazio oso ona dela eta, programa honekin jarraituko dute.

Zentzu berean, Zumaiako Udalak, adinekoen autonomia sustatu eta mendekotasun egoerak prebenitzeko helburuari begira, programa desberdinak eskaintzen jarraitu eta horiek zabaltzeko borondatea agertu nahi du.

Hartzaileak

Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.

Helburuak

  • 65 urteko zumaiarrei bizi kalitatea hobetu

  • Adinekoek taldean parte-hartze aktibo eta prebentiboa bultzatu

  • 65 urteko zumaiar adinekoei oroimena lantzeko aukera eskaini

  • Teknika eta tresna ezberdinen bidez adineko pertsonen oroimena landu ondorengo atalak lantzeko helburuarekin:

    • Gune kognitiboa: Gaitasun kognitiboen galera aurreikusi edo atzeratu

    • Gune psikoafektiboa: antsietate, depresio, bakardade zantzuak prebenitu, komunikazio eta talde sentipena bultzatuz

    • Harreman eta aisialdi gunea: beste pertsonekin harremana bultzatu eta ezagutza eta aisialdiko gozamena partekatu

Taldeak eta ordutegiak

Aurtengoan ere bi talde osatuko dira, biak astelehenetan:

  • Lehen taldea: 15:30-17:00

  • Bigarren taldea: 17:10etik aurrera

Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta Gizarte Zentroan izango dira (Hogarrean).

Matrikula: urritik abendura, 16,50€

Informazio gehiago eta izen ematea:

Gizarte Zerbitzuetako Udal Bulegoa, BRANKA ERAIKINA (Aizkorri, 4)